- EMUN
- Proiektuak
- emun, generoberdintasuna, kontziliazioa, zaintza
- Berdintasun Planak
ULMA Taldeko negozioetan berdintasun planei bultzada ematea, norabide komuna ezarriz eta sinergiak aprobetxatuz, negozio bakoitzak bere planaren gainean erabakitzeko duen autonomiaren baitan.
Bi bide paralelo diseinatu dira. Negozio bakoitzak bere genero berdintasun egoeraren diagnostikoa egin ondoren, eman nahi dituen urratsen araberako berdintasun plana diseinatu du. Taldean, guztien norabidea markatuko den politika orokor bat zehaztu da eta genero berdintasunean aurrera egiten lagunduko dien sentsibilizazio, formazio eta euskarri komunak sortzen ari gara.
ULMA Talderako genero-berdintasunerako politika orokorrak ezarri dira, negozioei norabide horretan laguntza eskaini zaie eta negozioetako diagnostikoak egin eta berdintasun planak osatu dira, planen arteko koordinazioa bermartu eta elkartzeko gunea ahalbidetu da eta, besteak beste, ondoko jarduerak burura eraman dira: prestakuntza eta sentsibilizazio ekintzak abiarazi ditugu negozio guztietarako, komunikazio ez-sexistari buruzko ponentzia eta gida, sentsibilizazio-pilulen hedapena, organoetako emakumeekin saioak, negozioetako batzordeak eta Talde mailako batzordea martxan jarri dira…