Txerra Rodriguez GomezAholkularia
2021-09-15 / BLOGA

Lantalde esperimentala egin dugu EMUNen, edozein eraldaketa prozesuren muinetara heltzeko asmoz. Gogoetatu eta esperimentatu, eztabaidatu eta proposatu. Azken urteotan eraldaketaren inguruan EMUNen pilatzen ari garen esperientziak, intuizioak eta teoriak batu gura izan ditugu, eraldaketa prozesuen esentziak edo mamiak identifikatzeko.

Izan ere, intuizioak esaten zigun EMUNen sorreratik gaur egun arte landu izan ditugun proiektu, zerbitzu eta planak eraldatzeko guneak zirela. Hau da, eraldaketa prozesuak egin izan ditugula hasieratik, gehien-gehienetan eraldaketa prozesuak egiten ari ginela ondo jakin barik.

Lantalde horren bitartez, heldu gara eraldaketaren kontzeptura hurbiltzea, modu xume batean eta egunero egiten dugun lanarekin loturak eta hausturak egiten ahalegindu gara.

Behin-behinekoa da egin dugun lan hau. Hasiera bat markatu nahi izan du, ez inondik ere amaiera. EMUNen lanean jarraitzen dugun heinean, eraldaketaren inguruko lanketa eta moduak aberastuko ditugulako: ikasiz, desikaziz, esperimentatuz, aldatuz, … egiten dugu lan eta horrek ezinbestean aldatuko ditu eraldaketaren inguruan ditugun susmo, intuizio eta baieztapenak.

Orain arte, aztertu dugu eraldaketa zer den, eraldaketa motak zeintzuk diren, mailak, inpaktatzeko moduak, eraldaketak aurrera eramateko modu eta metodologiak, eragin eremuak, emunkideok jokatu beharko ditugun rolak edo eraldaketa arrakastatsu egiteko zeintzuk diren gakoak. Konturatu gara eraldaketetan modu eta metodologiak bezainbeste, testuinguruak eragiten duela. Eta, hortaz, eraldaketa bakoitza bere testuinguruak ezberdintzen du. Garrantzitsua da testuingurua ezagutzea eta testuinguru horren araberako estrategiak, ekintzak eta metodologiak aukeratzea eta doitzea.

Ezagutzak ezagutza, eraldaketaren muinetan sakontzen jarraitu behar dugu. Azken finean, eraldaketak beti izango dira amaitu bako prozesuak, etengabe moldatzen eta mudatzen diren prozesuak direlako. Testuingurua eraldatzen dugun heinean, beste testuinguru berri bat sortuko delako eta horren arabera makurtu beharko ditugulako estrategiak eta ekintzak.

Segi dezagun. Gogoetatu eta esperimentatu, eztabaidatu eta proposatu.

 

andoain

[Mapa]Martin Ugalde Kultur Parkea
Gudarien etorbidea, 8.
20.140 Andoain
Tel.: 943 300 978emun@emun.eus

berriozar

[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea
31013 Berriozar
Tel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus

bilbo

[Mapa]Euskararen Etxea
Agoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus