Pasa den urrian Aiora Filarmendi emunkideak hitz egin zigun Iraunkortasun memorien inguruan.
Lege desberdinen konfluentziari esker batzuetan eta barruak hala eskatuta beste batzuetan, gero eta ugariagoak dira gure inguruan iraunkortasun memoriak. Iraunkortasuna erdigunean jartzeko momentua dela aipatzen zuen Aiorak berak; ekonomia, pertsonak eta ingurumena modu orekatuan eta iraunkorrean zaintzeko garaia baita. Horretan laguntzen diegu gure bezeroei, eta gure bezeroenean bezala, gu ere iraunkortasunaren betaurrekoekin iazko urteari begira jarri gara. 2021eko iraunkortasun memorian duzue begirada hori.
Interesgarri eta gozagarri izango zaizuelakoan hona ekarri dizuet memoria bera.