Emun Koop. E. kooperatiba sozietateak (aurrerantzean, “EMUN“) bere Salaketa Kanala jartzen du zure esku, kooperatibaren jarduerarekin zerikusia duten pertsonek legezko arau haustea izan daitekeen edozein ekintza edo ez-egiteren berri modu konfidentzialean eman ahal izan dezaten, bereziki zigor edo administrazio arlokoa.
Emunek “zero tolerantzia” printzipioan oinarritutako kudeaketa etikoko politika korporatiboa dauka oinarrian, legez kontrako ekintzak, arauen ez-betetzeak edo edozein ustelkeria, abusu edo diskriminaziori aurre egin ahal izateko.
Gure Salaketa Kanala kanpoko enpresa batek kudeatzen du, jasotzen diren komunikazioei ahalik eta konfidentzialtasun eta objektibotasun handiena emateko.
Salaketa Kanala erabiltzeko, erabiltzaileek fede onez jardun behar dute. Salaketa Kanalaren bidez ematen duten informazioak egiazkoa izan behar du, eta soil-soilik lege haustea eragin dezakeen edo arau korporatiboak urra ditzakeen ekintza edo ez-egite bati buruzkoa. Salaketa Kanala ezin izango da beste helburu batzuetarako erabili.
Araudiak bermatzen du ez dela izango errepresaliarik Salaketa Kanala ondo erabiltzen duten pertsonen aurka, baina, era berean, zigorrak ezartzen ditu asmo txarrez erabiltzen den kasuetarako, hala nola informazio faltsuak edo osatugabeak jakinarazteko.
Salaketa Kanala hizkuntza hauetan dago eskuragarri:
EUS: Salaketa kanala
GAZ: Canal de denuncia
Gure Salaketa Kanalaren eta Barne Informazio Sistemaren funtzionamendua Europar Batasunaren 2019/1937 Zuzentarauan (Batasunaren Zuzenbidearen arau hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesari buruzkoa), otsailaren 20ko 2/2023 Legean eta arau horiek osatzen, garatzen edo ordezten dituzten beste arau batzuetan ezarritakoaren araberakoa izango da une oro.
Gai honi buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honetan: konfidentzialtasunez@emun.eus