- EMUN
- Proiektuak
- administrazioa, emun, euskara, euskara planak, kirola
- Arabako eta Trebiñuko kirol eta aisialdiko erakundeetan hizkuntza normalizatzeko jarduerak
Hainbat lan lerro daude abian:
- Euskararen egoeraren eta erabileraren diagnostikoak egin eta euskara planak diseinatu.
- Entrenamenduetan eragin: hausnarketa saioak entrenatzaileekin eta entrenamenduetan behaketak eginda, euskararen erabilera areagotzeko neurriak adostu.
- Kirolean euskararen erabilera sustatzeko praktika eta jardunbide onak jaso eta zabaldu dira, jardunbide onen katalogoan.
- Arabako kirol elkarte eta federazioen sarea osatu eta indartzeko ekimenak, besteak beste, bi urterik behin AFDArekin batera antolatzen den “Euskara, marka eta erronka” jardunaldia
Urtez urte, gero eta gehiago dira mikroplanak abian dituzten kirol entitateak. Horrez gain, entrenamenduetan eragiteko metodologia eta tresnak pilotatzen ari gara hainbat entrenatzailerekin, eta epe laburrean prest izango ditugu gainerako entitateetara zabaltzeko.
Kirola da EAEko gazteen sozializazio-eremu funtsezkoenetarikoa, kirola baita gazteen eskolaz kanpoko jarduera nagusia. Horregatik, estrategikoa da kirolean ere euskarazko erabilera ohiturak finkatzea. Egitasmo honekin euskara gehiago erabiltzeko konpromisoak hartu dituzte Arabako 30 entitate baino gehiagok eta entrenamenduetan ere eragiten hasiak gara, entrenatzaileekin hausnarketak bideratuz eta entrenamenduetan hizkuntzak kudeatzeko estrategiak garatuz.