- EMUN
- Proiektuak
- emun, erabilera, euskara, euskaraldia, motibazioa
- Euskaraldia Danobatgroupeko kooperatibetan

2018ko udazkenean Euskal Herrian antolatu zen Euskaraldia ekimena DANOBATGroup-eko kooperatibetako langileen artean ezagutaraztea.

Euskaraldian proposatutako ariketa kooperatibetara ekartzea erabaki genuen, entsegu baten bitartez. Ariketa ofiziala azaroan zen egitekoa, eta hori baino bi hilabete lehenago, Euskaraldia partikularra antolatu genuen DANOBATGroup-en, ondoren etorriko zena simulatzeko. Bi helburu zehatz jarri genizkon: ahalik eta jende gehienak parte hartzea, eta ariketak euskararen erabileran izango zuen inpaktua neurtzea.

Bost eguneko ariketatik harago, prozesu osoa izan zen emaitza: Euskaraldia bultzatzeko sustapen taldeak sortu ziren, formazioak antolatu, askotariko sustapen lanak egin, izen emateak martxan jarri eta Ahobizi edo Belarriprest pegatinak ere banatu genituen… Eta azkenik bost egunez hizkuntza ohituretan eragiteko ariketa egin genuen. Parte hartze datuak oso esanguratsuak izan ziren, baina batez ere Euskaraldia zer zen jakinaraztea lortu genuen langileen artean.

• 475 parte hartzaile, 396 Ahobizi eta 79 Belarriprest
• Ahobizien %70ek aitortu zuten euskara gehiago erabili zuela.
• Belarripresten %74k aitortu zuten euskara gehiago egin ziotela.
• Ahobizien %94 gustura aritu ziren.
• Euskararen erabilera aitortuak, gora: izen ematean, %60, eta balorazioan, %80.
arrasate
[Mapa]Uriburu 9, behea a227 PK 20500 ArrasateTel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426
emun@emun.eus
andoain
[Mapa]Martin Ugalde Kultur ParkeaGudarien etorbidea, 8.
20.140 AndoainTel.: 943 300 978emun@emun.eus
berriozar
[Mapa]Gipuzkoako etorbidea 36, behea31013 BerriozarTel.: 948 803 643Tel.: 943 793 426emun@emun.eus
bilbo
[Mapa]Euskararen EtxeaAgoitz plaza 1
48015 Bilbo (Bizkaia)Tel.: 943 711 847Tel.: 943 793 426emun@emun.eus