- EMUN
- Proiektuak
- emun, estrategia, euskara, euskara planak, komunikazioa
- 20 urte lana euskalduntzen
Fagorrek azken hogei urtean euskara normalizatzeko egindako ibilbidea aitortzea eta legitimizatzea, etorkizunean eman beharreko pausoak irudikatzeko eta pauso horiek sendo emateko.
Bideo bat egitea, egindako ibilbidea eta etorkizuneko erronkak protagonisten ahotan jasoko dituena, eta hori Fagor taldean hedatzea. Organoek egindako lanari eta sare sozialen erabilerari esker, 4000 langilek ikusi dute bideoa kooperatibaren zabalpen bideetatik.
Aurrera begirako estrategia eta orain arteko bidea sozializatu dira, eta horrek balio izan du Fagorren bertan zein inguruko erakundeetan Fagorren euskara normalizatzeko proiektuaren balioa ezagutarazteko.