- EMUN
- Proiektuak
- emun, genero berdintasuna
- Berdintasun Batzordearen eta Planaren birdefinizio eta berraktibazioa
Oso gogotsu, baina korapilo dezenterekin zegoen Ikerlaneko Berdintasun Batzordea aktibatzea eta geldirik zegoen Berdintasun Plana berregituratu eta martxan jartzea.
Bi saioren bidez, eta teknika parte hartzaile ezberdinak erabilita, Berdintasun Batzordean korapiloak non zeuden identifikatu eta hauek askatzen saiatu gara. Berdintasun Batzordeak Ikerlanen duen funtzioa, zer eta nola egin behar duen, zehaztu eta jaso da dokumentu batean.
Horretaz gain, Ikerlaneko Berdintasun Plana berriz aztertu da, bere helburu zein ekintzak birformulatu eta berrituta, betiere, emaitza lorgarriak eta ekintza zehatzak helburu gisa jarrita.
Berdintasun Batzordearen funtzioak eta bakoitzaren zereginak zehatz mehatz jasotzen dituen dokumentua idatzi da eta horrekin batera, lehendik existitzen zen Berdintasun Plana birformulatu eta martxan jarri da.
Berdintasun Batzordean parte hartzen duten pertsona guztiak asko inplikatu dira prozesuan. Horretaz gain, Berdintasun Plana abiatzea eta berau kolektibo guztiari zabaltzea lortu da. Horretarako, formazio eta sentsibilizazio saioak egin dira, lankideen arteko kontseilutxo edota hitzaldi informatiboetan.