ULMA taldeko 7 langilek euskarazko ulermena lortzea.
Soziolinguistika Klusterrak garatutako Aldahitz ikerketaren baitan garatutako Uler saioak metodologia. Uler saioen prozesu osoa 60 ordu badira ere, ULMAko talde honetan 30 orduko modulua egin zen, astean ordu eta erdiko bi saio eginda. Uler Saioen metodologia erabiliz, egunkarietako albisteak landu dira parte hartzaileen euskararen ulermena landu eta hobetzeko.
Partaideek jarrera eta giro oso ona izan dute saioetan. Hala ere, asistentzia erregular samarra izan duten ikasle guztiengan sumatu da aurrerapena ulermenean eta oso motibatuta aritu dira.